Santurtzi

Eba Ferreria
by Eba Ferreria

Eba
Ferreria

Eba Ferreira naiz eta Bizkaiko kostaldeko Santurtzi herrian jaio nintzen duela 44 urte. Oso gazterik hasi nintzen futbolarekin loturik dagoen ibilbidean, kategoria txikietako zenbait taldetan arituz, harik eta Athletic taldearen eskutik lehenengo mailan jokatzera iritsi arte. Talde honekin 4 liga eder erdietsi nituen, baina niretzako oroipen ahaztezina da San Mamesen sartu nuen lehen gola. Itsasoarekin loturik dagoen familia da nirea. Oraindik garbi oroitzen dut nola jaisten zen ama arraina erostera eta nola ibiltzen zen herriko kaleetan zehar hura saltzen. Egun, kofradian ez da sirena-hotsik entzuten, baina oraindik itsasontziek lanean jarduten dute, eta lonjan arrain freskoa saltzen jarraitzen dute. Oso atsegin dut portura jaistea eta gure sardina ospetsuak gaur egun ere antzina bezala pailetan erretzen ikustea. Usain hori zeharo berezia da, eta bai zapore eder hori ere… Eguna amaitzeko, zer hoberik gure kostaldeko zurezko azken ontzietako batean itsasoratzea baino. Agurtza atunontziari egingo dugun bisitaldiak aukera ezin hobea emango digu kostaldeko herri eder honek itsasoarekin antzinatik izan duen loturaz jabetzeko.

Elorrio