Elorrio

Julene Zamalloa
by Julene Zamalloa

Julene
Zamalloa

Julene Zamalloa naiz eta duela ia 30 urte jaio nintzen Bilbon. Urte asko dira Durangon bizi naizena, baina oso maite dut Elorriora ostera bat egitea bakea eta lasaitasuna bilatu nahi ditudanean. 15 minutuko bidea baino ez dago hara, eta deskonektatzeko behar den oro aurki daiteke bertan: jauregiz beterik dagoen herri-gune historikoa, non, txikitan, iraganeko garairen batean bizi izana amesten bainuen, eta landez, mendiez eta abereez inguraturik dauden auzoak, bilatu ohi dugun barne bake hori beti transmititu izan didatenak. Halaber, hagitz maite dut aldiriko auzoetara ere joatea, aitita-amamekin eta familiarekin igaro nuen garai hura, txikia nintzen eta den-dena dibertsio bilakatzen zen sasoi hura oroitze aldera; txarribodak baserrietan, aitita-amamen lagunei abereak gobernatzen edo baserrian egin beharreko beste lan batzuk egiten laguntzea… Honakoa da, beharbada, Elorrio ondoen definitzen duen esaldia: ‘denbora gelditu den herria’; izan ere, herri honetan ondo baino hobeto eutsi zaie, egunera arte, bai aspaldiko eraikin ederrei eta bai euskaldunon ohiturei ere.

Santurtzi